Jarduera-arloak

Bitartekaritza juridikoa familian eta arlo zibilean

Zuzenbide Zibila gizartearen baitan gertatzen diren harremanak arautzeko ardura duena da. Pertsonen arteko harremanek, bai familia-eremuan, baita gizarte mailan ere, lankidetza-harremanak sor ditzakete, baina baita gatazka-harremanak ere. Zuzenbide Zibila da, hain zuzen, harreman horiek eraikitzeko eta beharrezkoa denean ondoriorik gabe bertan behera uzteko tresnak dituena.

Horrela, zuzenbide honek pertsonarengan, familian eta ondarean jartzen du arreta. Eta gu hor gaude, esparru guztiak ahalik eta ondoen moldatzeko.

Beste arlo batzuk alde batera utzi gabe, Legebide Kabinete Juridikoak ibilbide sendoa egin du arlo horretan, eta horrekin lotutako edozein egoerari aurre egiteko prest dago: dibortzioak, banaketak, oinordetzak, kantitateen erreklamazioak, filiazioa,... Espezializazio horretan, familia-bitartekaritza eta familia-eremuko indarkeriatik eratorritako auzien defentsa ere sartzen dira, bai genero-indarkeria bada edota indarkeria generikoa.

Bestalde, orientazio egokia ematen dugu ezarritako neurriak aldatzen dituzten egoeretan, bai eta konpentsazio- edo elikagai-pentsioan, etxebizitzaren erabilera-araubidean edota ezkontza-prozesuen eta familia-prozesuen arloan gerta daitekeen beste edozein aldaketetan ere, zaintza-araubidean, iraungitzean edo aldaketetan.

Gure ustez, prozesu guzti horietan, eragin fiskala banan-banan aztertu behar da. Horregatik, gure lan-metodoak neurri bakoitzaren eragin ekonomikoaren azterketa egiten du beti, eta, beraz, hasiera-hasieratik, edozein jardueraren zerga-kostua murrizteko modurik onena baloratzen dugu.

Empresen gestioa, medikuntza arloko enpresen kudeaketa

Enpresen aholkularitza medikuntza arloan nabarmentzen da, baina ez da hori lantzen dugun setore bakarra.

Urteetan zehar medikuntza arloko profesionalen eta enpresen bazkide juridiko eta administratibo onena bilakatu gara. Gure ustez, sektore honetako profesionalek eta enpresek beren denbora eta ezagutza haien jarduerari eskaini behar diete. Horregatik, aholkularitza eta kudeaketa integraleko zerbitzua eskaintzen dizuegu, honako hauek barne hartzen dituena: kontabilitatea eramatea, fakturazioa eta lotura aseguratzaileekin eta ospitaleekin, zergen likidazioa eta, oro har, bere jardueraren administrazio-alderdien kudeaketa osoa.

Merkataritza eta sozietate zuzenbidea

Ekonomia-arloko ekimenak eta jarduerak funtsezkoak dira gizarte-ongizatea garatzeko eta hobetzeko. Enpresa bat martxan jarri eta mantentzeak ideia baten oinarritzen da, eta lan asko egin behar da funtzionatu dezan.

Guk uste dugu ekintzaileek laguntza juridikoa izan behar dutela beren enpresaren nondik norakoei arreta jarri ahal izateko.

Horrela, 20 urte baino gehiago daramatzagu jarduera ekonomikoaren behar juridikoei estaldura ematen dien euskarri hori izaten. Aholkularitza ematen dugu, bai sozietateak eratzeko, bai estatutu sozialak diseinatzeko, bai kontratuak egiteko, baita enpresen likidazioa egiteko, kobrantzak kudeatzeko eta, oro har, gatazkak saihesteko eta konpontzeko.

Zuzenbide penala

Legebide bulego Juridikoak bere jardueraren zati bat Zuzenbide Penalari eskaintzen dio. Zenbaitetan, pertsona edo enpresa batek parte aktibo edo pasibo izan dezake delitutzat har daitekeen egintza batean. Orduan, aholkularitza profesional argia behar da, bere interesak ahalik eta ondoen babesteko, bai salaketak jartzeko, bai salaketei erantzuteko.

Prozesu horiek eragindako pertsonak eta enpresak aholkatzeko, ordezkatzeko eta defendatzeko gure esperientzia eskaintzen dugu, bai instrukzio fasean, bai ahozkoan. Gure jarduera-printzipioak gertakarien azterketa sakonean, eta kasu bakoitzean defentsa estrategia egokiena aztertu eta gauzatzean oinarritzen da.

Gainerako jarduera-eremuetatik, arreta berezia eskaintzen diogu etxeko indarkeriari eta genero-indarkeriari, familia-harremanen esparruan izandako gorabehera guztiak landuz.

Egoera horietan, zure defentsa onena izango gara.